Skip to content

Nor gara

Bazkideen Batzar Nagusia GKEaren organo gorena da. Zuzendaritza Batzordea erakundearen gobernu- eta ordezkaritza-organoa da.

Gaur egun, honako hauek osatzen dute batzarra:

Lehendakaria: Juan Luis Ros

Lehendakariordea: Ismael Yagüe García

Idazkaria: Iñigo Osés Maestro

Diruzaina: Ignacio Javier Zabalza

Batzordekidea: Franciso Javier Chocarro Gutiérrez

Batzordekidea: Andrés Uterga Sanz

Solidarios con Arua/Arua Elkartasuna Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziaren (AECID) GKEen erregistroko kide da, 1038 inskripzio-zenbakiarekin.

Gure GKEa Burlatako Udaleko Gizarte Zerbitzuen Kontseilu Sektorialeko kide da.

Gainera, GKEa Burlatako Zero Pobrezia Plataformako kidea da.

2021az geroztik, Solidarios con – Arua Elkartasuna Fiare Banka Etikoko Bazkidea da. Hirugarren sektoreko proiektuak finantzatuz, eraldaketa sozialaren zerbitzura dagoen tresna izan nahi du erakunde horrek.

Nor gara?

Solidarios con Arua / Arua Elkartasuna Burlatan (Nafarroa) egoitza duen GKE txiki bat da, duela 30 urte baino gehiagotik Ugandan lan egiten duena, zehazki Nilo Mendebaldeko eskualdean, herrialdearen iparraldean. Gaur egun, 80 bazkide baino gehiago ditu. Nafarroatik egiten den jarduera guztia boluntarioek egiten dute. Gure GKEaren nortasun-ikur nagusia Senidetzea da, hartzaileekin zuzenean lan egiteko modu bat, eta horrek aukera ematen digu haien nahiak eta beharrak hobeto ulertzeko eta Ugandan gertatzen dena ulertzeko.

LEHEN URRATSAK

Solidarios con Arua / Arua Elkartasunaren ernamuina 1990ean sortu zen, Burlatako (Nafarroa) San Juan Bataiatzailearen parrokiako eliztar talde baten eskutik. Talde horrek hilean egun bateko soldata ematea erabaki zuen, funts komun bat egin behartsuenei ekarpenak egiteko. Lehenengo bilketa parrokiako Caritasentzat izan bazen ere, dena aldatuko zen Teresa Azparren misiolari nafarraren bitartez Grace Ayiga Waigo apaiz ugandarra ezagutu zutenean.

Hurrengo urteetan, taldeak sentsibilizazio- eta kontzientziazio-lan garrantzitsuak egin zituen Hirugarren Munduari buruz, eta, bitartean, funtsak biltzen eta hainbat ekintza babesten jarraitu zuen. Ugandako apaizarekin sortutako loturari esker, Nafarroako Parrokia eta Aruako Elizbarrutiaren arteko senidetze akordioa eratu ahal izan zen. Horrela, beharrak modu askoz zuzenagoan eta eraginkorragoan pertsonalizatzen eta zentratzen zituzten. Harreman horretatik proiektu ugari sortu ziren, eta Ugandako biztanleek eskatzen dituzten baliabideak modu integralean garatzen lagundu dute.

2004an, taldearen jardueraren eta proiektuen hazkundearen ondorioz, Solidarios con Arua / Arua Elkartasuna GKEa antolatzea erabaki zen, “Elkartasun sortzailea” leloarekin, parrokiatik kanpoko pertsona berriak biltzen zituena, “senidetzearen” espirituari eutsiz.

ARO BERRI BAT

Proiektu horiek garatzeko eta erakundeei aurkezteko lana borondatezkoa da, beraz bildutako funts guztiak iturri pribatuetatik zein publikoetatik, osorik eta zuzenean doaz Aruan garatzer ari diren proiektuetara. 2014tik, Aritz Azparren atzerriratu zen eta GKEak Ugandan egiten dituen operazioen zuzendaria da.

2017an, Cooperative Growth Uganda GKEa sortu zen tokiko kontraparte gisa, aurreko tokiko bazkidearekin harreman askoz azkarragoa eta eraginkorragoa eratuz.