Solidarios con Arua / Arua Elkartasunean gardentasuna eta kontuak ematea sustatzen dugu gure eragile, bazkide, emaile publiko eta pribatu, gurekin lan egiten dugun pertsona eta erakunde, eta gizarte osoarekiko. Gardentasuna da gure barne-kudeaketa arautzen duen oinarrizko printzipioa, jardunbide egokiak bermatuz eta gure helburuak lortzeko efizientzia eta eraginkortasuna sustatuz.
Horretarako, kanpoko eta barruko jarraipen- eta ebaluazio-tresnak erabiltzen ditugu, gure interes-taldeekiko konpromisoa indartzeko eta gure barne-kudeaketa hobetzeko arloak identifikatzeko, etengabeko hobekuntza-prozesuaren zati gisa.
2021eko apirilean gure web orria sortu genuenetik, kanal hori erabiliko dugu interesdun guztien eskura jartzeko erakundearen urteko jarduera-memoriak. Ekonomiari dagokionez, urtero auditoriak egiten hasteko asmoa dugu. Orain arte, Batzarrak onartutako gure kontuak AECID Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Espainiako Agentziari gordailutu eta ematen zaizkio.