Skip to content

IRURTZUNGO HERRIA, GURE PROEKTUEKIN BAT

Irurtzunek bi ekimen solidario hartuko ditu aste honetan, biak Manuela Proiektuarekin lotuta. Ekimenaren aurkezpena gaur goizean egin da, prentsaurreko batekin, eta bertan izan da gure proiektuko zuzendaria, Aritz Azparren.

Martxoaren 26an, 19:00etan, Pikuxarren, Ugandan dugun lana testuinguruan kokatzen duen dokumental bat proiektatuko da. Emanaldiak proiektua eta bere helburuak gertutik ezagutzeko aukera izango da.

Bi egun geroago, martxoaren 28an, 12:00etatik 14:00etara, Foruen Plazan Bigarren Eskuko Elkartasun Azoka egingo da. Bigarren eskuko produktuak salgai egongo dira giro alai batean, musika, jolasak eta pintxoak eskainiz.

Irabazi guztiak Ugandako gure proiektuetara bideratuko dira zuzenean.

Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzen duten pertsona eta erakunde guztiei erakutsitako eskuzabaltasunagatik eta Hegoalde Globaleko errealitateak ezagutzen jarraitzeko duten nahiagatik. Eskerrik asko guztioi!