Skip to content

EN PLAN…. ELKARTASUNEZ

Barañaingo Alaitz institutuak berriro ere musikal solidario bat aurkezten du euskeraz, Solidarios con Arua/Arua Elkartasunaren proiektuei laguntzeko.

Aurtengo ikuskizunaren izenburua “En plan… Nerabe” da. Emanaldia Burladako Kultur Etxean izango da maiatzaren 9an, 19:30ean. Sarrerak (6 €) salgai daude dagoeneko. Hemen klik egin dezakezu erosteko.

Nola ikusten dute nerabeek nerabezaroa? Erantzuna, espero bezala, hitzen, sentimenduen eta sentsazioen koktel bat izan da: zoriontasuna, telefono mugikorrak, adiskidetasuna, harremanak, alkohola, festak, intentsitatea, euforia, ikasketak, etorkizuna, identitatea, maitasuna, arriskuak, irudia, segurtasun eza, familia, estresa, aldaketak, “lehen aldiak”, beldurrak, zalantzak, sexualitatea… eta hormona asko eta asko.

Osagai hauekin, Alaitz institutuko Arte Eszeniko eta Musika Batxilergoko ikasleek musikal ikuskizun hau sortu dute. Ikuskizun solidario bat, non sarreren irabazi guztiak Solidarios con Arúa – Arua Elkartasuna GKEak aurrera eramaten dituen kooperazio-proiektuetara bideratuko diren.

Urtero bezala, eskolako irakasle eta ikasleei gure esker ona adierazi besterik ezin diegu egin ekimen eskuzabal honengatik. Irrikitan gaude eszenatokian ikusteko!

Mila esker guztioi!!