Joan den abenduaren 30ean, larunbata, Burlatako Udaletxeko plazako karpan Azoka Solidarioaren edizio berri bat egin zen. Gizarte ekimeneko elkarte eta entitateek euren produktuak erakutsi zituzten (artisautza, gastronomia…) eta musika emanaldiak, dantzak, haurrentzako jolasak eta abar egiteko denbora ere izan zen.
Solidarios con Arua/Arua Alkartasuna elkartetik Ugandatik iritsitako hainbat produktu erakusten dituen postu batekin parte hartzen dugu, horietako batzuk zuzenean gure proiektuetatik.