Skip to content

BURLATAKO AZOKA SOLIDARIO TRADIZIONALA

Datorren larunbatean, abenduaren 30ean, 10:30etik 14:00etara, Burlatako Udaletxeko plazako karpan Azoka Solidarioaren edizio berri bat egingo da. Gizarte ekimeneko elkarte eta erakundeek euren produktuak salgai jarriko dituzte (artisautza, gastronomia…) eta musika emanaldiak, dantzak, haur jolasak eta abar ere izango dira.

Etortzera animatzen zaituztegu!