Skip to content

ESKERRIK ASKO ZUEN LANAGATIK!

Villava Solidaria elkarteak hainbat herri eta kulturatako pertsonen arteko elkartasuna sustatzea eta zabaltzea zuen helburu, batez ere babesgabetasun-egoeran dauden haurrekin, elkartekide diren familietan aldi baterako harrera eginez. Elkarteak bere jarduera bertan behera utzi du, 20 urte baino gehiagoko lan desinteresatua egin ondoren.

Denbora horretan, 73 familia elkarteko kide izan dira eta 86 haurrek hartu dute parte elkartearen programetan.

Joan den martxoan egindako azken zuzendaritza-batzordean, erakundea desegitea erabaki zen, eta 3.250 € ematea onartu zen gure GKEari.

Ezin bestela izan, Solidarios con Arua/Arua Elkartasuna elkartetik dohaintza eskertu nahi dugu, baina bereziki Villava Solidaria elkarteak  azken bi hamarkadetan egin duen lana zoriondu eta eskertu nahi dugu.

Argazkian, Juan Luis Ros ScA_AEko presidentea, Fernando Hipolito Fonseca (Atarrabia Solidarioko presidentea) eta Babi Oroz Legal (Atarrabia Solidarioko idazkaria).