Joan den asteazkenean, hilak 29, Burlatako Kultur Etxean 2023ko Solidarios con Arua / Arua Elkartasunaren Ohiko Batzar Orokorra ospatu zen.
Batzarrera elkarteko hainbat bazkide eta juntakide bertaratu ziren, baita Cooperative Growth Uganda-ko zuzendaria ere, Ugandako proiektuetan gure tokiko bazkidea. Batzarrean aho batez onartu ziren 2022ko kontuak eta proiektuen memoria, bai eta 2023ko ekitaldirako aurrekontuak eta proiektuak ere.