Skip to content

“GizON- GizOFF” Alaitz BHIko ikuskizun berria burlatan

Urtero bezala, Barañaingo Alaitz BHIko Musika eta Arte Eszenikoen batxilergoko ikasleen eta irakasleen sorkuntza kolektiboko ikuskizun berri batekin topo egingo dugu.

Aurten ere, eta oso modu eskuzabalean, ikuskizuna solidarioki programatzen dute, eta bertan bildutako guztia Solidarios con Arua – Arua Elkartasuna GKEak Ugandan dituen proiektuetarako izango da, ikuskizunaren hasieran azalduko direnak.

Oraingoan honako hau aurkezten digute: GizON – GizOFF

Arte eszenikoen, musikaren eta dantzaren ikuskizuna. Euskaraz.
Fikziozko sei istorio, eguneroko menderatze matxistaren aurrean bulkadak muturrera eramatea erabakitzen duten emakumeak protagonista dituztenak. Umore beltza eta sarkasmoa borrokarako tresna gisa dituen terapia kolektibo moduko bat da.

HITZORDUA:

Maiatzak 20, larunbata

Ordua: 19:30 h.

Lekua: Burlatako Kultur Etxeko aretoa.

Sarrerak: Salgai webgunean eta leihatilan, 6 €.

Antolatzailea: Solidarios con Arua/Arua Elkartasuna.