Skip to content

GAUR OPARI BAT DUGU ZURETZAT…

Boxing Day edo Kutxen Eguna abenduaren 26an ospatzen da Britainia Handian eta Britainiar Inperioarekin lotutako herrialdeetan, eta egun horretan pobreei opariak ematea sustatzen da.

Solidarios con Arua-Arua Elkartasunan behar dutenei laguntzen egon gara beti, baina uste dugu denbora asko daramagula, gehiegi agian, egiten duguna kontatu gabe. Bai, egia da egiten dugunari eta gure web orrian garenari buruzko informazio guztia daukazuela, baina uste dugu dokumentu bat oparitu behar dizuegula zuen lankidetzarekin ahalbidetzen ari zareten guztia ezagutzeko.

Zuen gustukoa izatea nahi dugu, eta zuen kontaktuen artean partekatzeko eskatzen dizuegu. Zenbat eta gehiago izan, orduan eta gehiago egin ahal izango dugu.

MEMORIA EUSKERAZ

MEMORIA GAZTELERAZ