Maiatzaren 9an, Burlatako Kultur Etxeak Solidarios con Arua/Arua Elkartasunarekin proiektuaren alde Barañaingo Alaitz BHIk programatu duen diziplinarteko ikuskizunera joateko sarrerarik ez dagoela dioen kartela jarri behar izan zen.
Oraingo honetan: «En plan… Nerabe». Nerabeek nola ikusten dute nerabezaroa? Erantzuna, espero zitekeen bezala, hitzen, sentimenduen eta sentipenen koktel bat izan da: zoriontasuna, mugikorra, adiskidetasuna, harremanak, alkohola, festa, intentsitatea, euforia, ikasketak, etorkizuna, identitatea, maitasuna, arriskuak, irudia, segurtasunik eza, familia, estresa, aldaketak, “lehen aldiz”, beldurrak, zalantzak, sexualitatea… eta asko, hormonak.
Osagai horiekin, Arte Eszenikoen eta Musikaren Batxilergoko Alaitz BHIko ikasleek ikuskizun musikal hau altxatu zuten. Ikuskizun solidarioa da, eta leihatilako diru-bilketa Arua Elkartasunak dituen lankidetza-proiektuetarako erabiliko da.
Urtero bezala, eskerrak eman nahi dizkiegu ikastetxeko irakasleei eta ikasleei ekimen eskuzabal honengatik.
Eskerrik asko denoi!!
