Skip to content

IBILGAILU BERRIA GURE PROIEKTUETARAKO

Abenduaren hasieran iritsi zen Bilinyoko (Moyo) gure kultura-gunera GKEaren proiektuei euskarria emango dien ibilgailu berria.

Toyota markako eta Hilux modeloko pick-up bat da ibilgailua, eta laguntza berezia izango da nekazaritzara dedikatutako Rudu Hwe proiekturako, tamaina eta pisu handiko salgai, lanabes eta produktuen garraioa behar baitu.

Iruñeko Udalaren, Nafarroako Gobernuaren eta gure GGKEko bazkide eta laguntzaileen laguntzari esker.

Argazki galeria txiki bat uzten dizuegu erosi berri duzuen ibilgailua ikus dezazuen.