Skip to content

EGUZKI-SISTEMA FOTOVOLTAIKOA, BILINYON INSTALATUA

Urriaren erdialdean amaitzen zen Bilinyoko (Moyo) gure kultura-gunerako diseinatutako eguzki-sistema fotovoltaikoaren instalazioa (120 kwHkoa).

Zehazki, 615Wp-eko 40 panel, 16Kw-eko inbertsore bat eta 100AH-ko 4 litiozko bateria instalatu dira. Horrela, gure konplexu osoa energetikoki autonomoa izatea ziurtatzen dugu.

Inbertsio hori bereziki garrantzitsua da Ugandako sare elektriko ahul eta ezegonkorragatik eta horniduran egonkortasun hori beharko duten proiektu berriengatik; esaterako, erakusketa-zentroa abian jartzea, non garrantzi berezia baitute jatetxe-arloko edozein negozioren ohiko eskakizunek.

Proiektu hau Iruñeko Udalaren, Nafarroako Gobernuaren eta gure GGKEko bazkide eta laguntzaileen laguntzari esker gauzatu da.

Argazki galeria txiki bat uzten dizuegu egindako instalazioa ikus dezazuen.